osteguna, urtarrila 12, 2012

Aurkeztu direnak: GASTEIZERA!!!

Gazteen Nazioarteko Konferentzia: Zain dezagun Planeta

ESKERRIK ASKO ZUEN LAN ITZELAGATIK!!!

1.- GASTEIZERA JOATEKO AUKERA: KARTELAK AURKEZTU DITUZTEN IKASTETXE GUZTIAK
Guztira, 13 ikastetxe aurkeztu dira, 26 plaza bete dezakegu, beraz kartelak aurkeztu dituzten ikastetxe guztiek aukera daukate Gasteizeko Konferentziara joateko.
Ikastetxeko bi ikasle (neska + mutila) joan ahal dira. Ikastetxe bakoitzak bere ordezkariak hautatuko ditu.
Ordezkariak, urtarrilaren 25ean, arratsaldez, Barriako Aterpetxean egon behar dira (autobusa prestatuko da horretarako) eta 27an, arratsaldean bueltan egongo dira beraien herrian.
Ordezkarien betebeharrak:
1. Bidaliko den izen-emate eta baimen fitxa bete eta irakasleari eman.
2. Ikastetxean ematen ari den IRAES 21, Confint (eskola eta erkidegokoa) edo Eskolako Agenda 21 prozesuei buruzko informazioa emateko prest egon.
3. Beste erkidegoko ordezkariekin eztabaida eta tailerretan lan egiteko prest egon.
4. Bukatu eta gero, Konferentziari buruzko informazioa ikastetxean emateko prest egon eta beste erkidegoko ikasleekin harremanetan jarraitzeko prest egon.
5. Gainera, ikastetxearen kartela hautatua izan bada, DIN A1 (594 mm × 841 mm, gutxigorabehera) tamainan eta gaztelaniaz prestatu, Gasteizen aurkezteko. 



2.- HAUTATU DIREN KARTELAK GASTEIZERA ERAMATEKO:
48 baliozko boto izan dira guztira eta hauek dira hautatu diren kartelak:
47 zkia.: San Jose Floreaga - Azkoitia (4. ardura)
6 zkia.: Axular BHI - Santurtzi  (4. ardura)
22 zkia: Beurko BHI - Barakaldo (3. ardura)
13 zkia: Elgoibar Ikastola- Elgoibar (3 ardura)
Beraz, hautatutako lau kartelak IRAES 21eko ordezkariak izango dira Konferentzian.

47

6
22

13
ESKERRIK ASKO ZUEN LAN ITZELAGATIK!!!

Ikusi nahi baduzue zer gertatzen ari den estatuko beste erkidegoetan, hona hemen informazio osoa daukazue: http://confint-esp.blogspot.com/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: