osteguna, apirila 19, 2012

San Félix Cantalicio: bandera eta lipdub


Orain dela aste gutxi batzuk jaso egin dugu gure ikastetxean jasangarriak garenaren seinalea, bandera berdea, alegia. Orain dela sei urte hasi ginen Agenda 21eko proiektuan lan egiten eta lan horren ondorioz ikastetxean ohitura jasangarri asko barneratu izan ditugu: ikasleen batzordea, txoko berdeak, maskotak, irteera antolatuak, txapelketa desberdinetan partehartzea, banatzea, berrerabiltzea, birziklatzea, ura eta energiaren kontrola ... e.a. 
Eskola jasangarriaren banderari ongi etorria emateko, oraingo honetan ikastetxe osoaren partehartzearekin Lipdub bat grabatzea pentsatu genuen eta horrela izan da. Laster ikusgai izango dugu. Argazki honetan DBHko talde baten Lipdubeko agerpena ikusten ari gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: