asteazkena, maiatza 16, 2012

III Euskal Confint

Beno, jadanik 20 ikastetxe apuntatu dira III Euskal Confint delakoan parte hartzeko, MAIATZAREN 30EAN. Segur aski baten bat oraindik apuntatzen da (azken eguna: maiatzaren 18an).

Lehenengoz eta behin, goraipatzea eta eskertzea egindako lana, zuek bai dakizuela planeta zaintzea!Beno, aurrera jotzeko beharra dugunez, hau da, prestatu behar den lana:
Ikastetxe bakoitzak BI kartel prestatu behar ditu. Kartel bakoitzean Eskolako Confint-ean hautatutako agentea eta dagozkion bi ekimenak azaldu behar dira eskematikoki. Eta ekimena burutu bada, argazkiren bat jarrita.
* III Euskal Confint-eko egunean HIRU minutu izango duzue beste gazteen aurrean kartela azaltzeko.
* Ikastetxe bakoitzak LAU ordezkari eraman ahal du.

Europako Confint bukatu arte ez dugu izango egun horretako programa zehaztuta, baina laster emango dizuegu horren berri.
Lanera!
Ondo izan eta Madariaga Dorretxean elkar ikusiko dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: