2012/10/02

IRAES 21 IKASLEAK: 2012-2013 ikasturtea

IRAES 21 ikasleak "Eskola Jasangarriek" osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia hauxe da: beste eskoletako zein  beste herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea.

Eskolako Agenda 21 programan herri edo eskualde mailan aritzen zarete beste eskolekin. Sare honetan erkidegoko ikastetxeekin, zein estatu edo nazioarte mailako ikastetxeekin esperientzien truke eta ezagupenak egitea proposatzen dizuegu.

Aurreko ikasturteetako experientziak oso onak izan dira. Gure blogaren zenbaki batzuk 2011-12 ikasturtean:


l
  • 17.900 bisitak 
  • 107 sarrera 
  • 25 ikastetxe parte hartu dute 
  • 80 sarrera eginez: ekimenak, esperientziak, kartelak, bandera erakusten, Brasileko Gutuna zabaltzen, Ikasleen Deia zabaltzen… 
  • IKASLEEN DEIA: 2200 SINADURA baino gehiago
  • ... 

IRAES 21 sarearen lan-proposamena zuentzako kronograma honetan ikus dezakezue:

URRIA:
A)       IRAES TALDEA  osatu
B)       IRAES TALDEAren aurkezpena egin (blog)
C)       Gai orokor bat landu ikasleekin: adbz, “Ardura” kontzeptua.

AZAROA-ABENDUA
D)      Dokumentuetatik (Gutunak, Manifestua, adierazpena…):
a.       Ekimenak burutu eta kontatu (blog)
b.       Dokumentuak komunikatu hezkuntza komunitatean, auzoan, herrian… (eta kontatu blogean)
ABENDUA:
E)       Confint garatzeko gida eta proposamena aurkeztu.
URTARRILA-MARTXOA:
F)       Eskolako Confint
MARTXOAK 14:
G)      IV Euskal Confint
APIRILA-EKAINA:
H)      Estatu eta nazioarteko elkartrukea.


Blog honetatik zabalduko dira denborak eta zehaztuko dira lanak. Zuen partehartzea posta elektroniko honen bitartez egingo da: iraes21ikaselak - a bildua- gmail.com. Euskara izango da blogaren hizkuntza, baina zuen partehartzearen hizkuntza librea da.
________________________________________________________________________________
Zure ikastetxea IRAES 21 sarekidea bada eta zuek, ikasleok, parte hartu nahi baduzue, mesedez, IRAES 21 TALDEA osatu -ikasle talde txiki bat sarearen gorabeherak jarraitzeko- eta bete ezazue formulario hau : 



URRIAK 15 BAINO LEHEN
________________________________________________________________________________

Agur bero bat, eta hasiko gara lan-proposamen batzuk prestatzen...!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: