ostirala, martxoa 22, 2013

Elgoibar Ikastola: balorazioa eta zuhaitza

Kaixo:

Primeran pasa genuen pasadan Ostegunean! 
DBH 1ko Iraes taldekoek, atzo landatu zuten Zuhaitza, eta ondo geratu dela dirudi.
Busturian espero genuena baino hobeto ibili ginen, dena oso ondo antolatuta zegoen. Espero hurrengo urtean ere horrela izatea

ONDO PASA ASTE SANTUA!

                                  Aioooo, Elgoibar Ikastola

osteguna, martxoa 21, 2013

Oporrak disfrutatu!!!


Beno Confiteroak eta ikasleak, arnasa hartuko dugu egun hauetan ikasturtearen azken txanpa indarrez beterik hartzeko.

IV Euskal Confint egin dugu; baina, bidaia ez da amaitu... Oporren bueltan hitz egingo dugu horretaz. Bitartean, bai gure bloga, bai estatukoa zabalik daude zuen ideiak, komentarioak, ekarpenak... jasotzeko. Adibidez, zelan izan da zuen esperientzia Euskal Confint-ean. 

Beste alde batetik, badakizue badaukagula lehiketa bat martxan: ESenRED-ekoa. Ea animatzen zareten eta ESenREDeko logoa Euskaditik atertzen den.
+ info: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/2013/02/esenred.html

Beraz, ondo pasa, disfrutatu eta orlegiak izan!!!

asteartea, martxoa 19, 2013

IV Euskal Confint-aren adierazpena






IV EUSKAL CONFINT


IRAES 21 Ikasleak sareko ordezkariek, Busturiako Madariaga Dorretxean ospatutako IV Euskal Confint-ean, zera adierazi nahi dugu:

Orain arte egindakoa, gehiengo batek, baiezkotzat jotzen du, jendea gero eta mentalizatuago dago, hobetzen goaz, birziklapenak ondo daude, pausu txikiak ematen ari dira eta lan hau ondo doa, baina…
… ondo egiten jarraitu behar dugu,
… gehiago egin daiteke,
… jendea gutxi inplikatzen da,
… ideia berriak ematen jarraitu behar dugu.
Hala ere, batzuk erdizkako balorazioa egiten dute, beti zerbait hobetzeko baitago…
… hondakinen sailkapena jende askok ez du errespetatzen,
… ingurumenarekin lotutako proiektuetan ez dago behar adina pertsona, irakasle eta ikasle,
… istilu asko sortzen dira batzutan.

Aurrera begira
… egindako lana zabaldu behar dugu, konpromisoak kontatu;
… gure ahotsa altxatu behar dugu: alkateari gutunak bidaltzen, manifestazioak egiten, kartelak ipintzen eta industria kutsakorrak denuntziatuz;
… gu geu kontsekuenteak izan behar gara eta ingurukoei gure ideiak zabaldu;
… ikaskide txikiei jokoak, antzerkiak, tailerrak egin haiek informatzeko eta ereduak izateko;
… Eskolako Agenda 21eko kideak elkartu behar gara, elkarlana garrantzitsua da eta
… geuk IRAES 21 proiektua zabaldu behar dugu;
… udaletxearekin elkarlanean jarraitu behar dugu, bide gorri gehiago eskatu eta aparkalekuak ere, ingurumenari buruzko informazio zabaltzeko eskatu;
… gobernuei eskatu behar diegu ingurumen kanpainak egiteko, ikastetxeetan jantoki ekologikoak jartzeko, garraio publikoa bultzatzeko;
… gizarteari egin zezaketen gauzak eskatu, hondakin gutxiago sortzeko, gutxiago kutsatzeko eta berrerabilpena sustatzeko, bertoko basoak sustatzeko; garraio publikoa erabiltzeko, materialak berrerabiltzeko, energia garbiak erabiltzeko, bakoitzak landare bat landatzeko animatu.
… eta guk gazteok ahotsa altxatu behar dugu zeren eta

Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz?


[klikatu irudian Adierazpena lortzeko]Madariaga Dorretxean, 2013ko martxoaren 14an,
IRAES 21 ikasleak

Ipintza BHI: Hondakinen arazoa

 Kaixo Ipintza Institututik.

Gure ekoblogean eskegitzen ari gara 1. batxilergoko ikasleek egindako lanak hondakinen inguruan.
Hemen helbidea:
http://ipintzaea21.blogspot.com.es/

Besterik gabe, ondo izan

 

IV Euskal Confint: Eskerrik asko eta argazkiak

ESKERRIK ASKO

Confit-"ero" guztiei, ikasle zein irakasleei.
Irakasleei egindako lanagatik. Espero dut egindako lanak bere fruituak izatea.
Ikasleei, egindako lanaz gain, izandako jarrera, konpromisoa eta seriotasuna jardunaldi honetan. Esan beharra dago ere, bai Biodibertsitate Zentroko arduradunek, bai janaria prestatu dutenek ere, eskertzen dutela zuen jarrera eta portaera jasan genuen eguraldi txar harekin. Momentu batean, ia 200 ikasle egon zineten elkarrekin eta dena era erraz baten joan zen; beraz, mila esker.
Hona hemen argazki batzuk. Klikatu irudia eta IV Euskal Confintaren argazkien bilduma topatuko duzue.




IV Euskal Confint-eko bideo laburpena

IV Euskal Confint-eko bideo laburpen bat. Laster egindako lanak igoko ditugu.




ostirala, martxoa 15, 2013

IV Euskal Confint komunikabideetan

IV Euskal Confint komunikabideetan:


EJko Ingurumen Sailaren prentsa oharra:

Torre Madariaga-Busturia, 14 03 2013
Serán invitados a Urdaibai Bird Center
El Gobierno Vasco anima a doscientos escolares que participan en “Confint” Euskadi a perseverar en el cuidado del planeta

El Gobierno Vasco ha animado a los niños y jóvenes de la “Conferencia Infantojuvenil” de Euskadi (Confint) a que dediquen toda su imaginación y trabajo a la conservación del Planeta. En el transcurso de la jornada que cerca de 200 niñas y niños procedentes de diversos centros escolares vascos viven hoy jueves en Torre Madariaga, Busturia, la directora de Biodiversidad, Amaia Barredo, ha invitado a los asistentes a que participen en “esta aventura tan maravillosa, para conservar y mejorar el planeta azul”. Esta tarde, tras su participación en diversos talleres y visitas, los escolares redactarán  una nueva declaración de principios e intenciones.

“El medio ambiente necesita a personas como vosotros  con ilusión, perseverantes, luchadoras y enfocadas al objetivo. Cuidar nuestro planeta” ha recomendado Amaia Barredo. El Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial ha entregado a cada escolar una entrada al Urdaibai Bird Center-centro de observación de aves de Urdaibai, “lo que constituye una magnífica oportunidad para que podáis conocer las aves más representativas que habitan normalmente o nos visitan por los efectos migratorios”.


Euskadi junto a otras cinco Comunidades Autónomas se implicó para poner en marcha los mecanismos de participación y decidimos hacerlo a través de los centros reconocidos como sostenibles mediante la red IRAES gestionada por los ingurugelas.  “En Euskadi –explica Barredo- se ha demostrado que es un programa muy potente en el que cada vez son más los centros con alumnado y profesorado los que participan en las diferentes etapas del CONFINT “pensando globalmente y actuando localmente a través de las cuatro etapas que lo constituyen: Local (Euskadi); Estatal; Europea (Bruselas) e Internacional (Río de Janeiro-Brasil)”.


Deia:
Elcorreo:
Biodibertsitate Zentroa:

Radio Euskadi:


IV Euskal Confint

IV Euskal Confint ospatu da, Madariaga Dorretxean, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Busturian (Bizkaia).

Goizez, 70 ikasle, 16 ikastetxe.
Arratsaldez, 175 ikasle, 20 ikastetxe.

Oso giro polit batean, ospatu da IV Euskal Confint. Bertan, Amaia Barredo, Biodibertsitate eta Ingurmen Partaidetzarako Zuzendariak hasiera eman dio egitarauari. JoseManuk, Confinteko koordinatzailea, ikastetxeetan gazteek egindako lana plazaratzera animatu ditu eta, besteak beste lore sorta bat landatu dira eta bertso onak baino hobeak bota dira. Horrela "Confintaren Lorategi Biodibertsoa" sortu dugu.
Talde lana egin da, aurreko hiru ikasturteetan egindako baloratzeko eta aurrera begira zer egin proposatzeko. Bitartean, irakasleak Urdaibai Bird Center-era joan dira, txoriei buruz jakin behar den guztia ikasteko.
Eguerdian, zaparrada handi bat jausten zen bitartean, pintxo batzuk jan ditugu indarrak berreskuratzeko eta Euskadiko BiodibertsitEuskadiko Biodibertsitate Zentroa ikusteko.
Arratsaldean, Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroko neska-mutilak heldu eta gero, talde guztien lanen aurkezpena egin da eta txalotu dira.

Denok laburpen moduan egindako bideotxo bat ikusten, kanta bat abesten eta Sukarrietakoek ikastetxe guztietan landatzeko bertoko zuhaitz landaretxoak banatzen bukatu dugu eguna.
Pixkanaka pixkanaka informazio, argazki, bideo... gehiago jarriko dugu. Adi egon!!!
Gazteek, ingurumen krisialdiaren aurrean, jarraitzen dute esaten:
Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz? 

Confint-a joan da ta 


CEEP=SESZ: Sukarrietako Confint


III Sukarrietako Confint
Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan gauden:
- Romo LHI  (Getxo)
- Berrio Otxoa ( Santutxu)
- Mukusuluba LHI (Barakaldo)
-        Sagrado Corazón (Bilbao)
ikastetxeetako ikasleek
 Sukarrietako Konferentzian parte hartu dugu eta gutun hau idatzi dugu. Natura zaintzeko ideia hauek izan ditugu eta hauek betetzeko konpromisoa hartzen dugu:

        Zaborra ez bota lurrera, ikusten badugu batu eta zaborra sailkatu.
        Denda batera joatean erosi bakarrik behar duzuna eta beti eraman telazko poltsak zabor gutxiago sortzeko.
        Paper gutxiago erosi: erabili, berrerabili eta birziklatu eta horrela baso gutxiago moztuko ditugu.
        Hobe da janaria etxean egitea eta osagai naturalekin egitea.
        Ekosistemak ez aldatzeko animaliak eta landareak zaindu, errespetatu eta kartelei kasu egin.
        Kotxe gutxiago erabili eta garraio publikoz, bizikletaz ala oinez joan lekuetara.
        Basoak zaindu, ez moztu hainbeste zuhaitz eta tokian tokiko zuhaitzak landatu.
        Erosi produktu naturalak eta ez horrenbeste kapritxo, horrela lurra eta gu osasuntsuago egongo gara.

…espero dugu zeuk ere egitea!
Sukarrietan, 2013ko martxoaren 15ean


Nazioarteko Gazteen Konferentzia: Zain dezagun planeta!
Confint-eko web orrialdeak:
iraes21ikasleak/blogspot.com
confint-esp.blospot.com
vamoscuidardoplaneta.net

osteguna, martxoa 14, 2013

Franciscanas Montpellier (Trapaga): Eskolako Confint


Aupa,
Gure Eskolan, Franciscanas de Montpelier – Trapagaran, Otsailaren 27an konfint Eskolarra ospatu dugu.

Klasean batu, puntuak erabaki eta ordezkariak bidali ditugu Konferentzia Batzordera.
Han, ideiak komunean jarri eta adostu. Partekatu klasean , erabaki hurrengoak eta elkartu berriro dena batzeko eta lema ateratzeko.

Iaz, herrian kartelak jarri genituen eta alkatearirekin bilera izan genuen. Horrez gain, web gunean eskutitza idatzi genuen eta beste bat eramango dugu Eusko Jaularitzara, Gazteizen.

Gauza hauekin, protagonismoa hartu dugu eta inguremen aldekoak garela aldarrikatu dugu, jendea kasu egitea eta kontzientziatzea lortu dugu. Beste aldetik, norekin eta alkatearekin bildu gara eta inplikazio handiagoa izateko hitza eman zigun.
Honekin bidean garela adostu dugu eta inplikazio gehiago eskatzen dugu, bai besteei bai gure buruari.

Hori dela eta, aurten ere kartelak jarriko ditugu eta alkatearekin bilera izango dugu. Bilera horretan EA21ko ekintzak kaleko pantaila digitalan jartzeko eskatuko diogu  eta Tokiko Agendan ere parte hartuko dugu .
Udal Web gunean eta egunkarian komentatuko dugu gure konferentzia Eskolarra. Baita ere sare sozialak erabiliz.
Eta amaitzeko korrika ekologikoa egingo dugu kirol egunean maiatzan.
Ekintza guzti horietan lema izango da

 “GUZTIOK LOTUTA, PLANETA AURRERA”

§  KARTELAK HERRIAN                                                                      LH -DBH
§  ESKUTITZA ALKATEARI                                                                 3 DBH
§  TOKIKO AGENDA 21AN PARTE HARTZEA                                 4 DBH
§  TRAPARANGO EGUNKARIAN IDATZI                                        4 DBH
§  ESKUTITZA EJ-GV                                                                             2 DBH
§  ESKUTITZA WEB GUNEAN(ESKOLOAKOA ETA UDALAKOA) 2 DBH
§  TWITTER ETA WHATSAPP BIDALI INFORMAZIOA                   2 DBH
§  KORRIKA EKOLOGIKOA KIROL EGUNEAN                              2- 3 DBH
BERTSOAK CONFINTEAN BOTATZEKO                                                   LH

asteazkena, martxoa 13, 2013

Sagrado Corazón (Bermeo): Eskolako Confint

 SAGRADO CORAZON (BERMEO)

Eskolako Confinta pasadan martxoaren 5ean egin genuen. Horretarako, lehenengo konferentzia batzordeko 8 ikasleok bildu ginen eta pentsa genuen nola antolatu confinta.

Eskolako Confinta DBH 1 eta 2 mailakoekin egitea pentsatu genuen, 113 ikasle gutxi gora behera. Lehenengo gelaka, eta taldeetan antolatuta Home pelikula ikusi genuen, ondoren taldeetan hausnartu genuen zer egin dugun orain arte, zer lortu dugun, zelan baloratzen dugun egindakoa eta lortutakoa, azkenik aurrera begira zer egin daiteken. Honetaz gain, lema atera genuen taldeka.
Amaitzeko ziklo osoa bildu ginen areto nagusian eta proposamen eta lema guztiak batu genituen.

Orain hemen gaude konferentzia batzordeko 8 ikasleok lema bat ateratzeko eta proposamenak borobiltzeko asmoz.

Proposamenak:
- Garraio publikoa erabili edo eskolara oinez joan
- Energia berriztagarriak erabili, energia aurrezteko
- Ahal diren gauzak berziklatu
- Papera berrerrabili
- Komuneko tangan ura aurrezteko gailuak jarri
- Gure herrialdeko produktuak erosi
- Industriaren erabilera kontrolatu 



Maria eta Jose Ik. (Zumaia): Eskolako Confint

Kaixo gu Maria eta Jose ikastetxeko Iraes 21taldeko kideak gara:Alazne Rubio, Emma Kareaga, Ane Duran eta Helene Carmona. Hemen bidaltzen dugu taldeko argazkia.

Lorea egiten egon gara eta lema bezala ondorengoa aukeratu dugu,
 
" MARIA ETA JOSE,  NATURA ZAINTZEAREN ALDE ".


Hemen gure lorearen argazkiak ere:

Gure loreari egokituta bertsoak hauek dira, ea gustokoak dituzuen!!!!
--






MARIA ETA JOSEKO KOPLA


Doinua: Orbelak airez aire.



Natura zaintzen dugu
Maria ta Josen,
ikasleen laguntzaz
mundua hobetzen.

Tailerrak ere daude
gauzak ikasteko,
gertatzen ari denaz
jendea jabetzeko.
 

Eskerrik asko eta laister arte

Beurko BH (Barakaldo)I: Eskolako Confint

Kaixo Beurko Institututik.

Berandu ibili bagara ere, hemen duzue gure Konferentziaren berri:

 Lehenengoz,  bilera bat izan genuen zer egin behar genuen jakiteko. 

Ondo pentsatuta eta ideiak islatuta, bildu ginen amankomunean jartzeko.



 
Azkenik, gure ordezkariek Torre Madariagara eramango dugun lorea egin zuten. 

Irrikitan gaude zuek guztiekin elkartzeko.  Aio.

San Felix ik. (Ortuella): Eskolako Confint

San Felix eta Confinta!
"Lehenik eta behin gure ikastetxeko EA21eko ekoarduradunak elkartu eta gure ikastetxean ingurumenarekiko arazorik nabarienak detektatu: Behaketa eta gero, birziklapena ez dela guztiz errespetatzen somatu genuen, premiazko bezala. Ondoren, pentsatu  genuen kontzientzia-kanpaina bat sortzea eta klasez klase aurkeztea, etapa guztietan. Sortu dugun aurkezpen horri gehitu diogu "Home" bideoa eta orduan DBHn egin dugu gure lehen proba (eskolako Confinta) eta ikastetxearen, gure etxeen, herriaren eta planetaren iraunkortasunaren inguruan hortik ateratako iradokizunekin eta ideikin sortu dugu gure LOREA!. Lorearekin batera, datorren ostegunean bertsolari bilakatuko gara ere!"
Gure ideia da Euskal Confinta eta gero gure kanpainarekin jarraitzea ikastetxean!





astelehena, martxoa 11, 2013

Elgoibar Ikastola: Euskal Confint-erako prest!!!

               

     
CONFINTerako KOPLAK

 1- Zaborrak sailkatzea
         da gure ardura ( bis )
         berziklatuko dugu
         babestuz natura ( bis )

      2- Berziklatzen badugu
          berrerabiltzeko ( bis )
          ama naturak guri
          digu eskertuko ( bis )

      3- Energia iturri
          batzuk ta besteak ( bis )
          erabili ditzagun
          berriztatzaileak ( bis )

      4- Naturaren aldeko
          oraingo ekintzak ( bis )
          izango dira noski
          biharko emaitzak ( bis )


Doinua: Orbelak airez aire.

Eskolabarri Ik. (Ermua): Eskolako Confint


Kaixo!
Eskolabarrin, Eskolako confintean,Lehen hezkuntzako guztiok parte hartu dugu. Home dokumentalaren laburpena ikusi eta gero, gela bakoitzak ingurumenari buruzko hausnarketak egin ditu.
Zer egin dugun, zer lortu dugun, zelan baloratzen dugun eta zer gehiago egin dezakegun adosteko, Ingurumen batzordeak gela bakoitzean esandakoa jaso, bildu eta Euskal Confintera eramatekoa prestatu du.
IV Euskal Confintera eramateko LOREA eta Eskolako txoko berdean ipintzeko Proposamenen Zuhaitza, Eskolabarriko webean eta udaletxeko plenoan zabalduko ditugu. 
IKASTETXEA: ESKOLABARRI (Ermua)
KONFERENTZIA BATZORDEA (KB): 10 Ikasle
KONFERENTZIAN PARTE HARTU DUTEN GAZTE KOPURUA: 122 ikasle
INPLIKATUTAKO MAILAK: LH-ko maila guztiak.