asteazkena, martxoa 13, 2013

Sagrado Corazón (Bermeo): Eskolako Confint

 SAGRADO CORAZON (BERMEO)

Eskolako Confinta pasadan martxoaren 5ean egin genuen. Horretarako, lehenengo konferentzia batzordeko 8 ikasleok bildu ginen eta pentsa genuen nola antolatu confinta.

Eskolako Confinta DBH 1 eta 2 mailakoekin egitea pentsatu genuen, 113 ikasle gutxi gora behera. Lehenengo gelaka, eta taldeetan antolatuta Home pelikula ikusi genuen, ondoren taldeetan hausnartu genuen zer egin dugun orain arte, zer lortu dugun, zelan baloratzen dugun egindakoa eta lortutakoa, azkenik aurrera begira zer egin daiteken. Honetaz gain, lema atera genuen taldeka.
Amaitzeko ziklo osoa bildu ginen areto nagusian eta proposamen eta lema guztiak batu genituen.

Orain hemen gaude konferentzia batzordeko 8 ikasleok lema bat ateratzeko eta proposamenak borobiltzeko asmoz.

Proposamenak:
- Garraio publikoa erabili edo eskolara oinez joan
- Energia berriztagarriak erabili, energia aurrezteko
- Ahal diren gauzak berziklatu
- Papera berrerrabili
- Komuneko tangan ura aurrezteko gailuak jarri
- Gure herrialdeko produktuak erosi
- Industriaren erabilera kontrolatu 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: