astelehena, ekaina 17, 2013

IRAES21 ikasleak: oporrak disfrutatu

Kaixo, aukera izan dut Marrokora joateko, Marrakech-era, Atlas mendilerroaren pean. Bertan, Mundu mailako Ingurumen Hezkuntza 7. Kongresua ospatu da. Bertan, baloratu da orain egiten ari dena eta aukera ezin hobea da ikusteko munduko beste toki batzuetan zuek bezalako ikasleek egiten dutena ikusteko eta ikasteko.
Aukera izan dut Brasileko Confint-aren arduradunarekin egoteko eta hitz egiteko. Plan politak datoz.

Gauza asko egin dituzue ikasturte honetan: zuen esperientziak kontatu, argazkiak bidali, baita bideoak ere, Eskolako Confint, IV Euskal Confint, 1. Topaketak ESenRED sare berrian etab luze bat.

Baina, orain opor garaia da eta deskantsatzeko eta gozatzeko garaia. Hori egin behar duzue! 
Bitartean, Marrakechen, azkeneko emanaldian Marrokoko Eko-Eskolen ikasleek abestutako kantarekin uzten dizuet. Lehenengoa, arabiarrez, bigarrena, ingelesez.






Datorren ikasturtean erronka berri batzuei egingo diegu aurre. Orain, opor berde-berdeak pasatzeko aukera aprobetxatu!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: