astelehena, otsaila 17, 2014

IRAESeroek ingurumen sariak irabazten...

diariovasco.com web orrialdeko argazkia

«Zure janaria ez da hondakina» izeneko lehenengo bideo-lehiaketarako deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko 12 urtetik 18ra bitarteko ikasle guztiei zuzenduta egin da, 2013ko azaroaren 16tik 24ra bitartean izan zen Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin lotuta. Lehiaketaren helburua hauxe zen: herritarrak, batez ere gazteak, elikagaiak arduraz kontsumitu beharraz eta kontsumitu gabeko hondakinen ondorioz sortzen den hondakin kopuru handia murrizteko beharraz jabearaztea.

IRAES 21 sarearen barruan dauden Arrasate Institutuko (Arrasate), Aita Larramendi Ikastolako (Andoain) eta Easo Politeknikoko (Donostia) bederatzi ikaslek «Zure janaria ez da hondakina» izeneko lehenengo bideo-lehiaketako sariak irabazi dituzte.

Hone hemen albisteak:

http://www.diariovasco.com/v/20140213/al-dia-local/concurso-comida-residuo-20140213.html

http://www.ihobe.net/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=c7a02482-9afb-4d77-9e2e-91b31d95d6c9&Cod=daad3c79-8f0b-4167-af99-81e4d7836449



ZORIONAK GUZTIOI!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: