asteartea, azaroa 04, 2014

INGURUGELAk 25 urte bete ditu!!!

http://www.bizkaia21.net/fitxategiak/09/bizkaia21/Bizkaia_Maitea/PDF/Uda_14_2_IngurugelaCeida.pdf



Ingurugelak 25 urte bete ditu!!! Eta ospatuko dugu!!!

Ingurugela, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Zerbitzua da, orain dela 25 urte jaio zen eta hortik hona, jasangarritasunerantz abiatzeko ikastetxeak laguntzen egon da eta jarraituko du. Eskolako Agenda 21 programa gidatzen du eta IRAES sarea kudeatzen du.

“25 urte jasangarritasunaren alde” ekitaldia Ingurumen Hezkuntzari buruzko atzerako begirada bat izan nahi du, nazioarteko planteamenduekin bat datorren etorkizuneko ikuspegi baten aurkezpenarekin batera. Urte hauetan mundu jasangarriago baten alde lan egin duten pertsonai eta gertaeren errepasoa: Ingurugela , Eskolako Agenda 21, Ingurumen Hezkuntza zentroak eta programak, ikastetxeak, etab…
Ekitaldia bera “Eskola Jasangarria” errekonozimenduaren prozesua gainditu duten 23 ikastetxe saritzeko eszenatokia izango da, bere eguneroko funtzionamenduan Eskolako Agenda 21 programak markatzen dituen jasangarritasuneko printzipioekin koherentzia frogatu dutenak 2013-2014 ikasturtean.
Era berean emanaldi ezberdinak egongo dira, eta horietako bitan Intxaurrondo Ikastolako eta Orioko Ikastolako ikasleek izango dira protagonistak.
Lehendakaria ekitaldiaren buru izango da, eta aurkezle lanetan Urko Aristi izango dugu.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: