osteguna, urtarrila 15, 2015

EGAPE IKASTOLAKO 1. LAN PROPOSAMENA



URNIETA BAILARAKO INGURUMEN ARAZO BATZUK


Urnieta herrian dugun arazo larrienetako bat giza jarduerak paisaian izan duen eragina da. Azken 50 urteetan aldaketa handia jaso du eta hauek dira horren adibide argiak:

  • Lehendabizi, Urnieta errepide nagusi batek erdibitzen du, horrela, bertan zegoen belar eta zelaiak zapuztuz. Argazki honetan argi ikus dezakezue:


  • Ondoren, Abiadura Handiko Trena eraikitze lanak lur sail handiak eraldatzen ari dira, ingurunean inpaktu handia eraginez.

 



  • Bestalde, bi industria-gune daude Urnietan eta horiek eraikitzean ere paisaia zeharo aldatu da. Gainera, kamioi handien garraioa handitzeak kutsadura ere handitzea ekarri du.

  • Trankatx errekaren egoerak ere kezkatzen gaitu. Urnietan Trankatx deituriko erreka mehe bat dago. Duela hainbat urte, herritarrak bertan bainatzen ziren, jolastu...etab. Gaur egun, ordea, zaborren bilgune bilakatu da errekan eginiko frogek baieztatzen duten bezalaxe.Urtero parte hartzen dugu Ibaialde kanpainan, herriko Trankatx erreka aztertuz. Batetik, ura analizatzen dugu, eta bestetik, zer biodibertsitate dagoen ikusten dugu. Uraren analisia egin ondoren, uraren egoera fisiko-kimikoa ona da. Hala ere, azken urteetan bakterio koliforme gehiegi dagoela neurtu dugu. Horrek adierazten du uretan gorotz hondakinak daudela, eta beraz, ur zikinak isurtzen direla errekara. Biodibertsitateari dagokionez, Trankatx errekaren egoera biologikoa egokia da (ez ona), badaude bertako zuhaitz eta landare mota ezberdinak. Hala ere, landare inbaditzaileak ere badaude.           

    

  • Beste alde batetik, duela hainbat urte Urnietan erraustegi bat martxan jartzeko proiektua hasi zen, hala ere, herritarren protestei esker proiektua ez zen gauzatu eta gaur egun, Urnietan ez dugu erraustegirik. Beraz, herritarrek ingurumena ahalik eta gehien babesteko saiakuntza ezinbestekoa izan zen.



Bukatzeko, azken bi urteetan Urnietan jarri den bosgarren edukiontzia aipatuko dugu. Bosgarren edukiontzi horri esker, hondakinak askoz ere banatuago daude eta herritarrok gusturago sentitzen gara, birziklatzeko aukera gehiago izateaz. Gainera, bertan isuritako hondakina konposta bilakatzean, Urnietako baserritarrek erabili dezakete ongarri moduan beraien zelai eta baratzetan.


           EGAPE IKASTOLAKO IRAES TALDEA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: