ostirala, urtarrila 23, 2015

Idazten du... Iñigok (Elorrio BHI)

IRAES 21 ESTATUKO CONFINT:

Pasa den urtean, Madariaga dorretxera, Euskadiko konfintera joan ginen. Bertan, ikastetxe bakoitzak urtean zehar egindako lanak aurkeztu genituen, beste hainbat ekintzarekin batera. Amaieran, bozketa bat egin genuen, Estatuko konfintera joango ziren Euskadiko ordezkariak hautatzeko. Bozketan zazpi ikastetxe aukeratu ziren, gu barne, eta Bartzelonarako bidea hartu genuen.

Bertan hainbat ekintza egin genituen:
Lehenengo egunean, ikastetxe guztiok aurkezpenak egin genituen, baita taldeka gure artean ezagutzeko jolasak ere.
Ondorengo egunetan, jarduera desberdinak egin genituen, guztiak ingurumenarekin zerikusia zutenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: