asteazkena, ekaina 08, 2016

Eskerrik asko, zorionak eta oporrak disfrutatu topera

Beno, munduko IRAESeroak, 2015-16 ikasturtea bukatzear dago eta balantzea egiteko ordua da.
  • 25 ikastetxek parte hartu dute.
  • Iraes taldeek 125 sarrera egin dituzte gure blogean.
  • Bost lan-proposamen eta Confint prozesua.
  • Lan-proposamenei emandako erantzunak benetan mailakoak izan dira.
  • 17 Eskolako Confint, 17 ikastetxe Euskadiko Confint 16an.
  • Estatuko III Confinterako ordezkariak aukeratu dira, azaroan IRAESeko mezua eramateko.
  • Eskola eta institutuetan ingurumenaren aldeko makina bat ekimen egin dira: naturaren alde, biodibertsitatea zaintzen, kontsumo jasangarri eta arduratsua garatzen, behartsuei eta migranteei languntzen, elkartasuna aldarrikatzen han hemenka, klima aldaketaren aurkako ekimanak garatzen...
  • ESenRED ekainak 5 ekimenean hainbat ekarpen.
  • ...
Benetan eskertzekoa eta zoriontzakoa da egindako lana. Planeta, zuek egindako lanari esker, pixka bat hobeto doa gure ingurutik.
Zorionak eta mila esker ere bai IRAESen zuekin lan egin duten irakasle sufrituoi. 

Handiak eta mundialak zarete iraeseroak!!!
 
Konpromiso horrekin jarraitu uda honetan eta disfrutatu topera, merezi duzue eta!!!

Zorionak eta irailera arte!!!
 

Beurko BHI: ESenREDeko Ekainak 5 Ekimenerako ekarpena


asteazkena, ekaina 01, 2016

Eskola Jasangarriek bere agiria jaso zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren eskutik



Eskola Jasangarriek beraien agiria jaso zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Iñigo Urkullu: «Ikasleei, familiei eta udal-arduradunei esker, euskadin kontsumo-ohiturak eraldatzeko eta gizarte justu eta jasangarriago bat eraikitzeko proposamenak sustatzen dira»

Informazioa eta argazkiak: http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/33051-inigo-urkullu-gracias-estudiantes-familias-responsables-municipales-pais-vasco-impulsan-propuestas-para-transformar-los-habitos-consumo-crear-una-sociedad-mas-justa-sostenible