2017/04/26

Elorrio BHI: 4.lana


Lauro Ik.: 4.lana


#euskalconfint17


Egunak joan, egunak etorri, eta hor bueltan Euskal Confint 2017 daukagu. 
Busturiako Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean, Busturian. Maiatzak 17, asteazkena.
Aurreikusitako egitaraua hauxe da:
Ordua
Ekintza
9:45-10:00
Harrera
10:00-10:45
Palma olioa gure bizitzan eta oihanetan
10:45-12:00
Esperientzien trukatzea
12:00-13:00
Tailerrak (lan taldeak)                    
13:00-14:00
Otordua
14:00-15:00
Torre Madariagara bisita
15:00-16:00
Adostutakoaren eta tailerretan egindakoaren aurkezpena (osoko bilkura)

Sukarrietako aurkezpena

Agurra: Aitor Zulueta Telleria, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria
16:00-16:15
Bukatzeko ekintza: 
A)   Karmele Llanoren agurra
B)   Accion ESenRED 5 de junio
C)  Familiako argazkia.

Eta guzti hau burutzeko pausu hauek eman behar ditugu:
A) AURRETIZKO LANAK, Eskolako Confint burutu eta Gidan agertzen den bezala:
    A.1.   21iraes@gmail.com e-helbidera BIDALTZEKO:  
  • “Palma olioaren ___ ikastetxearen Gutuna”: Word, Open Office, Libre Office, Google Docs...
  • II. ERANSKINA osatu. 
     A.2.    EUSKAL CONFINTERA ERAMATEKO: 
  • “Gure erlauntza” ekimenerako zuen hexagonoa ekarri eta pertsona batek azaldu behar du zein izan den zuen ideia.

B) IRAKASLEAK.
Eskolako Confint egin eta gero irakasleak formulario hau bete behar du. Momentuz, ikastetxeko hiru ordezkari  gehi ordezko bat apuntatu ahal dira. Seguruenik, laugarrena ere aukera izango du parte hartezko.
Irakasleentzako, 10:00etik-13:00tara berariazko irteera bat egongo da: “Ekosistemen zerbitzuak ekosistemetan”.

C) IKASLEAK.
Euskal Confint garatzeko hainbat lan egin behar dira. Confint prozesuak gazteen protagonismoa bultzatzen duenez, zortzi boluntario behar ditugu. Apuntatzen diren lehenengo zortziak. Lanak: aurkezpenak, taldeak dinamizatzea, edukomunikazio tailerrak dinamizatzea, azkeneko dantza animatzea edo koreografiatzea...  ikastetxeko bat hartzen saiatuko gara.

Boluntarioak aukeratu eta gero, kontaktuan jarriko gara lanak prestatzeko gure laguntza osoarekin.
Boluntarioa izateko bete ezazu formulario hau.

D) EPEA:  Maiatzaren 9ra arte.
Goizeko hamaiketakoa antolakuntzaren esku. Otordurako ikasleek bokata ekarri behar dute (irakasleek ez). Busa zerbitzua jarri da behar dutenentzako Bilbotik eta Eibarretik (8:45etan).

Zalantzak izatekotan, ohiko posta elektronikora. 

Busturian ikusiko gara!!!


2017/04/24

Ekainak 5 ESenRED Ekintza / Acción 5 de junio de ESenRED


ESenREDek, aurreko ikasturteetan bezala, honako proposamen hau egiten du Ekainak 5 ESenRED ekintza garatzeko:


Ea animatzen zareten zeozer egiten, aukera anitzak daude!!

El Regato: Eskolako Confint

Gaur 2017ko martxoaren 27an Eskolako confint-a egin dugu DBH-ko 1go mailan.
Hasi gara olio palmari buruzko sarrera egiten eta beraien motibazioa pizteko joko bat prestatu dugu :“EGIA ALA GEZURRA ELIKAGAIETAN”

Palma olioaren erabilerak eta beraien ondorioak azaldu ditugu. Amaitzeko, Karmele Llanok egiten duen lana komentatu diegu eta joko bat (Sratch) egin dugu bere lanarekin erlazionatuta.

NOLA ATERA DEN
Ikasle talde hartan eduki genuen esperientzia oso pozgarria izan zen,  alde batetik guk transmititzeko informazioa oso ondo ulertu zutelako, eta beste aldetik, beraien  inplikazioan eta aktibitateen errealizazioa bikain burutu zutelako.

ZAILTASUNAK
Guk lehenago hartutako informazioa beraientzat egokitzea, pentsatzen genuelako gai honetaz gutxi zekitela.

KONPROMESUAK
Ikastetxeko pasabideetan palma olioari buruzko kartelak jarri ditugu.
Ikastetxeko aldizkarian palma olioari buruzko berri bat argitaratuko dugu.




Lauaxeta IK: 1. eta 3.lanak




2017/04/11

Beurko BHI: 2.hiruhileko jarduerak blogean

Kaixo.
Hurrengo webguneko lotura sakatzean, ikusgai izango dituzue hiruhilabete honetan Agenda 21 proiektuan garatutako ekintzak.



Ondo izan.

Elgoibar Ikastola: Eskolako Confint

Elgoibar Ikastolako ikasleak gara eta martxoaren 30ean egin genuen 17 Confinta gure ikastolan.

Hemen bidaltzen dizkizuegu gure aurkezpena, ateratako ondorioekin osatutako gutuna eta argazkiak.
















Ondo ondo pasatu oporrak,
Elgoibar Ikastolako Iraes taldea.

2017/03/21

Amor Misericordioso Bilbao 4. lan proposamena

Bilboko Amor Misericordioso ikastetxetik helarazi nahi dizuegu 4. lan proposamenarako prestatu dugun proiektutxoa. Ludovico Eunadiren "Elegy for the Arctic" bideoak inspiratuta, ikasleek maketatxo bat prestatu dute. Maketa hau eskolan izango dugu ikusgai eta argazkitxo batzuk bidali nahi dizkizuegu.




2017/03/06

Sagrado Corazon: 1.lan proposamena

Kaixo!
Gu Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko Iraes 21 taldeko partaideak gara: Leire Barreras, Leire Caruezo, Aroa, Lore, Izaro, Aner eta Nerea. 

Gure parte hartzearen arrazoiak hurrengo hauek dira:
1- Sare honek ingurugiroa zaintzeko ahaleginak egitea.
2- Geu bezala beste gazte batzuk lan berdinean ari direla ezagutzea eta egiten diren lanak partekatzea.

Leloa: INGURU ONA BIZI HOBEA!!!

2017/03/03

Amor Misericordioso (Sestao): 4.lan proposamena

Ipar Poloa naturako zati txiki bat da, baina oso garrantzitsua. Han animali espezie asko daude, hala nola, hartz zuria, orkak, etab. Berotegi efektuaren ondorioz, izotz guztia urtuko da, itsas maila igoko da eta animali espezie guzti horiek desagurtuko dira. Hori jakinda, gobernuak konbentzitu behar dugu Ipar Poloa gehiago zaintzeko eta saiatzea gorbernuak ez ustea petrolioko konpainiak Ipar Poloan zulatzea petrolioa bilatzeko. Denok batera Ipar Poloa zaindu dezakegu!
 

2017/02/02

Elgoibar Ik.: 4.lan proposamena




Gure laugarren lana eta ebaluazio irizpideak bidaltzeko idazten dizuegu.
Hona hemen gure bertsoa, idatziz eta bideo modura baita ere. Zuen gustukoa izatea espero dugu.

Berotegi efektu honekin
suntsitzen dugu guztia
lan asko egin beharko degu
konpontzeko desastria
baina horrela lortu daiteke
hau guztia hobetzia
horregatik zaindu behar degu
gure Artiko maitia!


Honekin batera, hona hemen bururatu zaizkigun 3 ebaluazio irizpideak:
1. Lan guztiak egin ditugu?
2. Lan guztiak epearen barruan egin ditugu?
3. Talde osoak parte hartzen du?

Agur bero bat,
Elgoibar Ikastolako ikasleak.

Floreaga Ik.: 3.lan proposamena


2017/01/31

SESZ: Ingurumen Hezkuntzako Eguna

Urtarrilaren 26an, Ingurumen Hezkuntzako Egunean Sukarrietako Zentroan zeuden neska-mutilek hau prestatu dute eta guztiekin konpartitu nahi dute

2017/01/23

Elgoibar ik.: 3.lan proposamena

Elgoibar Ik.: III Estatuko Confintaren aurkezpena ikastolan


Kaixo danoi,
Hemen bidaltzen dizuegu Elgoibar Ikastolan egin genuen hirugarren estatuko confintaren aurkezpena. Bertan gure bizipenak eta esperientziak aurkeztu genizkien LH5, LH6, DBH1,2,3 eta 4ko ikasleei.
 
Besterik gabe agurtzen gara eta emen lagatzen dizuegu aurkezpena eta argazkitxo batzuk.​

2017/01/19

Orobiogoitia BHI: Lan batzuk

Kaixo, egunon Iurretako Juan Orobiogoitia institututik.
Aurten, osteguneko bazkalostean Eskola Agendako Tailerra dugu, eta ikasle talde polita osatu da. 
Guztion artean ekintza ezberdinak burutzen ditugu. 

Informazio hori eta gainontzeko ekintzena (ortua...) gure BLOGean


Hemen horietako bi:


20170113_101256 - Urtero bezala, IRAES ezagutzera emateko eta bide batez gure aurtengo gaia aldarrikatzeko, gela EGUTEGIA diseinatu eta egin dugu, ikasgeletan jartzeko. Horretarako, idatzitako papera erabili dugu.





- Bestetik, txorientzako janlekuak egin ditugu eta zuhaitzetan jarri, negu gorria gainditzen laguntzeko.

Gainera, aurten Blogaren logoa berriztu egin dugu ikasleen artean zabaldutako leihaketa baten bitartez. 


Besterik gabe, hurrengo arte; ia IRAESeko proposamen berria martxan jartzen dugun

2017/01/16

4.lan proposamena: Elegy for the Arctic

Artikoa babesteko ekintza gisa, piano kontzertua izotz artean. Hala egin du Ludovico Einaudi musikari eta konposatzaile italiarrak. Propio une horretarako konposatutako abestia jo zuen, gainera: Elegy for the Arctic. Artikoak beharrezkoa duen babesa galdegin nahi du artistak, eta bere edertasunaz jabetu nahi du mundua.
Horretarako, Ozeano Artikoaren erdian, Norbegiako Wahlenbergbreen glaziarraren aurrean eta itsas-piano baten aitzinean ipini eta kontzertua eskaini du, Greenpeace Arctic Sunrise itsasontziak lagunduta. Irudi ikusgarriak oihartzun handia izan du.
"Hemen egotea esperientzia izugarria izan da", adierazi du Einaudik: "Garrantzitsua da ulertzea Artikoaren garrantzia, bere suntsipen prozesua etetea eta babestea".
Disfrutatu irudi eta musikarekin:


Orain zuen txanda:
- Zer iruditzen zaizkizue horrelako ekintzak?
- Zeuek ere holako bat egin dezakezue klima Artikoa klima aldaketatik babesteko? Adibidez, bertso bat, kanta bat, koadro bat, dantza bat, eskultura bat edo zuen irudimenak ateratzen duena.

Beraz, bidali behar duzuena zera da:
- Horrelako ekintzari  buruzko zuen iritzia. Posta elektronikoaren testuan idatzita nahikoa da.
- Zuen ekarpena nahi duzuen formatuan: bideo laburra, audioa, argazkia, aurkezpena...
- Eta, talde batzuk bete ez dutenez, errepikatzen dugu aurreko lan proposamenaren lehenengo ekimena. Ikasturte bukaeran, IRAESeko lana baloratzeko garrantzisua da eta.

Aurrera!!!