2017/05/03

Franciscanas Montpellier: Eskolako #Confint17






Copia de Copia de logo_png_circulares.png








Palma olioaren Franciscanas de montpellier ikastetxearen gutuna
Azteazken honetan, apirilaren 26an, Eskolako Confint ospatu dugu Franciscanas de Montpellier ikastetxean. Aurtengo gai nagusia palma olioa izan da. Iraes21 taldeaz gain, agenda21eko ordezkariek parte hartu dute.

Ordezkariak elkartu ondoren, bakoitza bere gelara bueltatu da gaia azaltzera eta Karmelek bidalitako bideoa erakustera,han ikasle guztien artean palma olioaren arazoak, konponbideak eta konpromezuak atera dituzte.

Gezurra dirudienez, palma olioaren gaia ez da oso ezaguna ikasleen artean eta ordezkariek bideoa eta egindako powerpoint-a irakatsi  dizkiete, era horretan erraz heldu da mezua. Ikasleek palma olioa duten elikagai desberdinak kontsumitzen dituztela nabaritu dute.

Ideia guztiak batu ondoren, bildu dira ordezkariak eta ikastetxean ikusten ditugun arazoak hauek dira:
  • Palma olioa eskuratzeko Amazonas-eko zuhaitzak moztu egin behar dira, horrexegatik, Amazonas-eko basoak txikitzen ari dira (Amazona ohian garrantzitsuenetako bat da, lurraren birikia deritzo, oxigeno ekoizle hobeena delako).
  • Amazonian bizitzen diren indigenak ere kaltetuta ikusten dira, lur eremu eta janariak ekoizten dituztenei zuhaitz gehienak mozten ari dira, palma olioa lortarazteko.
  • Amazonasako landareria galtzen ari denez, animaliak hiltzen ari dira.

Hau guztia kontuan hartuta, konponbide batzuk proposatzen ditugu:
  • Ahalik eta arinen,palma olioaren eskaera murriztu egin behar dugu.
  • Palma olioaren erabileraren ondorioak azaltzea komenigarria izango litzateke, ezjakintasun handia dagoelako.
  • Beste olio motak kontsumitzea,adibidez:( oliba olioa, koko olioa, aguakate olio ) olio hauek ez dute gizentzen eta osasungarriak dira.

Dakigunez arazoa ez da konponduko goizetik-gauera baina konpromezu batzuk hartu ditugu:
  • Amazonia zaintzeko eta munduko biodibertsitatea ez suntsitzeko, modu desberdinekin lagundu dezakegu, hau da, ingurumen aldeko petizioak zinatzen; adibidez, Rainforest Rescue, Greenpeace, Wolrd Wildlife Fund, Rainforest Action Network, Conservation International… etab.
  • Desforestazioaren aurka borrokatzea, bestela geure planeta kutsatzen jarraituko dugu.
  • Palma olioa daukaten elikgaiek ez kontsumitzea.

Ez dago esan beharrik planeta gure esku dagoela baina ahal duzuen guztia egiten duzue zaintzeko?
                          
EZ BADA GAUR,NOIZ? ETA EZ BAGARA GU, NORTZUK?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: