asteazkena, apirila 18, 2018

Uxua Lopez Euskal Confint 18an!!!! (eta ohar batzuk)

Lortu dugu!!! 
Uxua Lopez IRAESeko neska mutilekin egongo da Euskal Confint 18an!!!


Hau da egitaraua maiatzak 9rako:


Ordua
Ekintza
9:45-10:00
Harrera
10:00-10:45
A. Aurkezpena.
·      *   Europako Confinterako IRAESeko ordezkariak: Irati Agirre eta Paula Casado (Lisboa, maiatzaren 21-25)
·      *   Uxua López, Homeward Bound: Mother Nature needs her Daughters ekimenaren aurkezpena.
10:50-11:45
B.  Lan taldeak:
Ikastetxeen esperientzien trukaketa

Irakasleentzat:
·         Uxua Lopez-ekin saioa
·         Energia geotermikoa Ekoetxean
11:45-13:00
C. Antartikako estazioak:
Homeward Bound: Mother Nature needs her Daughters ekimenari buruzko hausnarketa.
13:00-14:00
Hamaiketakoa
14:00-15:00
Torre Madariagara bisita
15:00-16:00
D. Osoko bilkura (plenarioa)
1.- Uxuarekin solasean
2.- Antartikako estazioen mapa
3.- Ekimenerako Gutuna

E. Agurra: Aitor Zulueta Telleria, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria
16:00-16:15
      F. Bukatzeko ekintza: Flashmob


Parte hartzeko badakizue, Eskolako Confint egin eta gero formulario hau bete behar da. Momentuz, hiru ordezkari gehi ordezko bat apuntatu ahal dira. 

Euskal Confintera ikasle bakoitzak eraman beharrekoa:
  1. Eskolako Confintean landutako Mother nature needs her dauthers taldearentzat gutun baterako 3 ideia klabe.
  2. Eskolako Confintean landutako herriko zein Euskadiko agintariei zer esan klima aldaketari eta emakumeen parekidetasunari buruz 3 ideia.
  3. Eskolako Confintean landutako Euskal Confint zelan komunikatu eskolan eta herrian/auzoan: 3 ideia.
  4. Otordurako bokata edo nahi duzuena. Hamaiketakoa geuk jarriko dugu.
Gero, ikastetxe moduan:
  1. Poloetako fauna erakusketa bat egiteko zuen animalia ekarri (ikus materialaren II.eranskina)
  2. Prestatu behar duzue agurrerako flash mob bat: aurreko estatuko Confint-ean egin zena eta Europako Confintera eramango dena. Hemen dauzkazue argibideak. Entsaiatzen baduzue ikastetxean eta grabatzen baduzue, ez ahaztu blogera bidaltzea.

Adi!!! Euskal Confintean zuek zarete protagonista. Laster Euskal Confinterako ekoliderrak eskatuko dira: Aurkeztu nahi duzu Euskal Confint 18a? Gidatu nahi duzu taldekideen lanak? Langundu nahi duzu beraien hausnarketa egiten? Euskal Confinteko ardura bat garatu nahi duzu?... Laster eskatuko dugu zuen laguntza. Ikastetxeko ikasle bat.

Aurtengo udazkenean, IV Estatuko Confint ospatuko da, Albaceten hain zuzen ere. Beraz, IRAESeko ikastetxe ordezkariak hautatzeko prozesu bat zabalduko dugu apirilak 25etik aurrera. Bi fasetan, lehenengoa, Euskal Confint baino lehen eta blogean agertzen diren lanak baloratzeko, eta bigarrena, Euskal Confint eta gero. Biak, on line egingo dira.

Aurrera!!!
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: