osteguna, maiatza 10, 2018

#EuskalConfint18: Homeward Bound-entzako gutuna


IRAES SAREko NESKA-MUTILAK
Busturin, 2018-05-09

Kaixo, Homeward Bound:
Gu Euskal Herriko IRAES sareko gazteak gara,  eta jasangarritasunaren aldeko konferentzian parte hartu dugu. IRAESen, naturaren aldeko lan proiektuak egiten ditugu. Hasieran eskolan jasangarrietan talde bat sortzen da, proiektuak eta ingurumena hobetzeko konpromiso eta proposamenak egiteko. Maiatzean, Euskal Herri mailako konferentzia bat antolatzen da. Bertan, eskoletako ordezkariek urtean zehar egindako proposamenak partekatzen dira.
Mother Nature Needs Her Daughters gure ustez, gazteen artean mezu garrantzitsu bat zabaldu da. Badakigu lan zaila izan dela, eta oso miresgarriak zaretenez lortu egin duzue, lan liluragarria egin duzue emakumeen eta zientziaren alde.
IRAES taldeek urte guztian zehar Ingurugelak bidalitako proposamenak bete dituzte. Eta gure azkenengoa konfita prestatzea izan da. Antartikako espedizioari buruzko ideiak pentsatu, agintariei eskatu nahi ditugun proposamenak eta konfita zelan komunikatu pentsatu dugu. Azkenik gure proiektua erakutsi dugu.
Guk gazte ekodelegatuen ordezkariak, konpromisu hauek hartzen ditugu:
-Klima aldaketaren arazoa ezagutzera ematea.
-Batzarrak egin eta publizitatea sortu, jasangarritasunarekiko ekintzak eta partaidetza areagotzeko.
-Gure artean mutil eta neskak berdintasunez tratatzea.

Gazte konprometituak gara, hori dela eta baditugu eskaera eta proposamen batzuk udaletako eta gobernuko agintarientzat. Pentsatu dugu agintariek euskal zientzialariei diru laguntzak ematerakoan lehentasuna berdintasuna bultzatzen duten taldeei ematea.

Bestalde, entzun dugu panpa belarra eta antzeko landare inbaditzaile batzuk munduan zehar asko hedatu direla, hau geldiarazteko eta jendea ohartarazteko kaleetan zehar kartelak ipintzea ideia ona dela iruditzen zaigu. Azkenik, esparru sozialean, soldaten berdintasuna bultzatzeko hitzaldiak antolatzea nahiko genuke.

Thank you for fostering and promoting gender equality on science. Cheer up with the project.

Urtzen, txikitzen, desagertzen, eta gu ez konturatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: