osteguna, martxoa 08, 2018

Eskolako Confint

Gaur Nazioarteko emakumeen eguna da eta dakizuenez aurten mugimendu feministek agerian utzi nahi dute emakumerik gabe mundua gelditu egingo dela, egun berezia izango da.
Greba deialdia egiteko arrazoi batzuk hauek dira: indarkeria matxista eta sistema patriarkala salatzea, emakumeek pairatu behar dituzten 'zamak' ikusaraztea, alternatiba ekofeminista bat eraikitzea. Hau dela eta aprobetxatzen dugu aurtengo Eskolako Confint plazaratzeko.

Confint, Ingurumen-hezkuntzako prozesu bat da eta gure planetak jasaten duen ingurune-krisiaren kontrako gazteen protagonismoa,  konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen ditu.

Gogoratu prozesu hau garatzen dela eskola, erkidego, estatu eta nazioarteko mailetan. Aurten emakumeen aldarrikapenak eta  5. Lan proposamenean izan den Mother nature needs her daugthers proiektua lotu nahi ditugu.

Hemen, aurkezpen honetan gida daukazue Eskolako Confint garatzeko.
Zalantzarik izatekotan ohiko bideak erabil ditzakezue.
ANIMO!!!   OSO ESPERIENTZIA ABERASGARRIA DA GUZTIONTZAKO!!


Zuen planifikazioak egiteko gogoratu maiatzaren 9an izango dela Euskal Confint, Busturiako Euskadiko Biodibertsitate Zentruan, eta datuak bidali beharko dituzuela apirilaren 25ean baino lehen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: